Hartutako hiriak eta indarkeriarik gabeko erresistentzia

Sarrera

Abiapuntua: hartutako hiria.

Poliziak hartutako hiriak nazioarteko gailurrak, herritarren mobilizazioak, masako ekintzak… direla eta. Mugimendua, hiritargoa, adierazpena eta eguneroko okupazioa zintzilik, izoztuta. Esparru publikoa hartuta, esparru politikoa hesituta. Adibideak soberan: Seattle-tik Estrasbugo-raino, Bartzelonatik Pragaraino Genoatik igaroz, Euskal Herritik…

Eztabaidarako gure proposamena: hirian eustea.

Etenaldia egitea gure estrategiez, gure konbentzioez, gune publikoaren gure okupazio fisikoaz berriz hausnartzeko. Politikoaren ikuskizunaz, protestaren antzezpenaz, indarkeriaz eta aldarrikapen-ekintza formula tradizionalaz hausnartzea; “Zer egin?” galdera zaharrari erantzuten saiatzea. Eta hori guztia indarkeriarik eza aktibotik.

Helmuga puntua: jardutea.

Etorkizun kodean egitea eta esperientziak partekatuz. Erresistentziako dinamiketan inplikaturiko jendeari eta taldeei entzutea, hobetzeko, tresna egokiak topatzeko. Etorkizunean, erronka berriak: gure auzo mobilizazio txikia (tamainak ba al du garrantzirik?) edo NATOko datorren gailurra Lisboan, adibide bat jartzeagatik…

Helburuak

Mobilizazio handien gaineko esperientzia kolektiboak eta norbanakoaren hausnarketak biltzea da helburua. Indarkeria ezaren –eta baita indarkeriaren– betekizunean geldialdia egitea zirkunstantzia mota honetan. Gure jarduera politikoan esparru publikoaren okupazioa nola ulertzen dugun zalantzan jartzea eta birpensatzea, gure disidentzia nola bistaratzen eta antzezten dugun. Hurrengo deialdietan, aplikatu eskarmentua eta hausnarketa.

Baliabideak

Tailerrean emateko txosten laburra prestatuko da. Gehienik, materialen gida baten modura erabiliko da ondoren hausnarketara bideratzeko. Baliteke erabiltzea ikus-entzunezko materialak topaketaren dinamizatzaileek parte-hartzearekin batera, baina oraindik ez da zehaztu beharrezkoa den.

Nor eta norentzat

Gailur edo protesta handien karietara nazioarteko topaketetan antolakuntzan inplikaturiko talde eta pertsonen kopuru adierazgarri bat bermatu nahi da. Haien eta gainerako parte-hartzaileen ikuspegietatik abiatuta, ondorioak atera, akatsak azpimarratu… eztabaida bat zabaltzea helburu izanik ikastea, partekatzea eta aplikatzea, bai mobilizazio jendetsuetan bai eta toki eremu txikiagoetan, mobilizazio edo okupazio estrategiak; ikustea baliagarri izango zaizkigun, funtzionatuko duten estrategiak.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s