Urrats bat Bakearen aldeko gure Ibilaldian

Sarrera

2008ko Solasaldiak I jardunaldietan “Gatzaren gure ibilaldia” izeneko agiria konpartitu zen eta berau eztabaidatzen eta hobetzen hasi zen. Topaketa hartan izan ziren pertsona eta taldeen ikuspegien eta indarkeria ezan oinarrituriko estrategien gaineko eztabaida zabaltzeko balio izan zuen agiriak. Bi urte igaro direlarik, interesgarri jotzen dugu eztabaida berriz zabaltzea eta agiriaren hainbat puntu garrantzitsutan sakontzea, eta ikustea ea posible dugun proposamenen bat egitea.

Dinamizatzaileak: Lokarri, Artamugarriak, Bidea Helburu, Mayores por la Paz

Honako erronkari erantzuteko interesa duten pertsonei zuzenduta dago tailerra:

– Nola eratu ekintza eta komunikaziorako esparru bat indarkeria eza ekintza eraldatzaile eta eraginkor bezala bizi dugunontzat?

Urratsak:

– “Gatzaren gure ibilaldia” agiritik ateratza gaien puntu bat edo indarkeria eza aktiboaren ezaugarri baliagarriak egungo egoeran, horien gainean eztabaida zabaltzea, nola ikusten dugun, ezaugarri komunak bilatzea.

– Pertsonen artean koordinazio eta komunikazio gune iraunkor bat edo konpromiso bat nola eratu daitekeen aztertzeko ideia-jasa, gai honetan lanean ari garen ekimen eta kolektiboak.

Helburuak

– Agiri batean, esaldi batean… ondorio zehatz bat ateratzea.

– Ekintza bateratu bat edo etorkizunerako konpromiso edo proiektu bat zehaztea

– Oso sartuta eta hain sartuta ez dauden pertsonak hausnarketa honetan integratzea

Dinamikak edo metodologiak helburuen arabera

Nola zehaztu indarkeriarik gabeko ekintza bat estrategia positibo bat bezala gure egungo errealitatean?

– Indarkeriarik gabeko ekintzaren edukia zehaztea, hiru ardatz.

– Garatu beharreko indarkeriarik gabeko ekintzak izan beharko luke…

– Azken helburua. Indarkeriarik gabeko ekintzaz ulertzen duguna esaldi batean edo folio batean agertzea.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s